top of page

NOLA PREBENITU LUNBALGIA?

Lunbalgia edo lunbarretako mina (LM) duten pazienteengan ezinbestekoa da ariketa fisikoa egitea mina baretzeko.

Lunbarretako mina (LM) biztanleriaren %80-ari gutxienez bizitzan behin eragiten dion arazoa da. Pertsona batzuetan min hau kroniko bihurtzen da, enborreko indarra gutxituz, malgutasuna galduz eta gaitasun kardiobaskularra jaitsiz. Horregatik, parametro hauek kontuan izan behar dira ariketa terapeutikoa ezartzeko orduan.


Duela denbora asko, tratamendu guztiak masaje edo atsedena bezalako terapia pasibo eta oinarritzen ziren, baina gaur egun, funtzionaltasuna eta mugimendua geroz eta gehiago bilatzen dira. Geldialdia errespetatu behar da beharrezkoa den kasuetan, baina gero, jarduera fisikora bueltatzeko modu egokiena bilatu behar da mugimenduaren bitartez. Bestela, bizkarreko muskulatura are gehiago ahulduko eta atrofiatuko dira. Gainera, hainbat ikerketetan frogatu da ariketa fisikoak bizkarra babestu eta honi lotutako minak prebenitzeko, kronifikazio kasuetan errekuperazio prozesuan laguntzeko eta errezidibak gutxitzeko eraginkortasuna duela.


LM-rentratamendua bi fasetan oinarritzen da: zuzentze-fasea eta berrezte-fasea. Lehenengo honetan, fisioterapeutak esku-tekniken bidez sintomatologia baretzen du. Bigarrenean, pazienteak aktiboki parte-hartuko luke muskulatura landuz, honela etorkizuneko ondoeza prebenitzeko. Guzti hau ulertzeko, gune lunbo pelbikoan eragina duten hiru sistemak kontuan izan behar dira: nerbio-sistema, sistema pasiboa eta sistema aktiboa.


1) Nerbio-sistemakestimuluak detektatzen ditu (mekanikoak, kimikoak, etab.) eta muskuluen uzkurdura zein inhibizio agindu mezuak bidaltzenditu.


2) Sistema pasiboa orno, ornoarteko disko eta lotailuez osaturik dago, bere funtzio nagusia orno-muinaren babes eta eusteaizanik.


3) Sistema aktiboamuskuluez osatuta dago, bai sakonak bai azalekoak.


a. Sakoneko muskulatuek egonkortasuna eskaintzen dute eta ondorengoak dira:

i. Multifidoak

ii. Zeharkakoabdominala“transversusabdominis”

iii. Diafragma

iv. Zorupelbikoa





Lau muskulu hauek bizkarrezurra babesteko orduan ezinbestekoak dira, izan ere, “gerriko anatomikoa” eratzen dute gune abdomino pelbik guztia inguratuz.


Gainera, maila neurologikoan muskulu hauen artean erlazi estua dago, izan ere, bata aktibatzen dugunean, gainontzekoen uzkurdura sortzen dugu. Hau da, zeharkako abdominala aktibatzen dugunean, Multifidoen uzkurdura lortzen dugu, azken hau ezin baitugu boluntarioki aktibatu eta oso garrantzitsua da bizkarra babesteko. Horregatik da hain garrantzitsua zeharkako abdominala aktibatzen jakitea egongortasun lunbo pelbikoa lortzeko eta CORE indartsua izateko.


Zer gertatzen da gorputzean LM dugunean?

Gorputzak gune lunbo pelbikoan estimulu mingarri bat bidaltzen duenean, aurretik zerrendaturiko sakoneko muskuluen aktibazioa jaisten da erreflexu mingarriaren ondorioz eta inhibiziorako joera dute. Ondorioz, atrofia muskularra agertatzen da. Nerbio sistema zentralak sakoneko muskuluen edo “gerriko anatomikoaren” lan eza antzematen du eta oreka mantentzeko, azaleko muskuluen hiper-aktibazioa eragiten du. Hiper-aktibazio hau, minaren aurreko moldaketa txar bat da.


Zer gertatzen da azaleko muskuluek sakoneko muskuluen lana ordezkatzen dutenean?

“Triggerpoint”deituriko kontraktura bereziak sortzendira azaleko muskuluetan. Hauek, puntu hipersentikorrak dira, tentsio handiko zuntz muskularretan aurkitzen direnak eta min lokala zein irradiatua sortzen dutenak. LM puntu hauek sortua baldin bada, nahiz eta fisioterapeutak esku-terapiaren bitartez tratatu, gero ezbaldin badugu sakoneko muskuluak lantzen, beti egongo da mina. Horregatik, mina ez da soilik masaje batekin konpontzen. Beharrezkoa da “triggerpoint”-a tratatu ondoren CORE aktibazio ariketak egitea, etorkizuneko lunbalgiak saihesteko.

Nola baretu mina?

LM duten pazienteengan ezinbestekoa da ariketa fisikoa errekuperatzeko. Mugimenduaren patroi desegokiak zuzendu behar dira: zeharkako abdominala aktibatzen ikasi behar da (CORE) eta hau egunerokotasuneko mugimenduetan aplikatu. Hau lortzeko, ariketa errepikakorrak egin behar dira espezialista baten laguntzarekin. Horrela, zeharkako abdominala uzkurtzean, bizkarreko Multifido muskuluak uzkurtuko dira eta “gerriko anatomikoa”-k bere funtzioa egingo du, hau da, bizkarrezurraren babes eta euspen egokia, edozein mugimenduren aurrean lesioak ekiditeko. Estatistikoki 10 pertsonetatik 8-k dute LM bizitzan zehar, beraz, zergatik ez gara orain hasten hau prebenitzen?




Ainhoa González Villar

Comments


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
bottom of page